MATEMATIKA GAITASUNA: Estrategiak eta proposamen didaktikoak

irudiaren kreditua

irudiaren kreditua

Aurreko urteetan bezala, aurten ere BO6ko Jardunaldiak antolatu ditugu. Urtero, oinarrizko konpetentzia bat hartu dugu ardatz. Aurten, Matematika  konpetentziaren lanketan aritzea erabaki dugu.

Europako Batasunen gaitasun giltzarrien arteko dugu matematika gaitasuna. Matematikak ez ditugu erabiltzen bakarrik zenbakiak erabiltzeko eta horiek lotzeko, oinarrizko eragiketak egiteko… baizik eta abstrakzioa, orokortasuna, gogoeta egitearekin lotutako pentsamendua eta arrazoibide logikoa  gaitasunak sustatzeko.

Hori dela eta parte hartuko duten adituek historian zehar gertatu dena eta  ibilbide  hori lortzeko gakoak eta estrategiak erakutsiko dizkigute. Eskualdeko ikastetxe batzuk esperientzia interesgarriak erakutsiko dizkigute etapa guztietan non argi ikus daiteke txiki-txikitatik eta eskuartean ditugun materialekin matematikak egiten ditugula.

Blogean  ikus dezakezue Egitaraua eta izena eman dezakezue.

Leku honetan, jardunaldien aurretik konpetentzia honen inguruko artikuluak argitaratuko ditugu (hausnarketak, baliabideak, orientabideak…). Zuek ere  komentarioen bitartez parte hartu ahal duzue. Zuen parte-hartzea espero dugu. Horretaz gain, jardunaldien ostean, ikusitako aurkezpen eta esperientzia guztiak bilduko ditugu hementxe bertan zuen eskura egon daitezen.

Gure xedea da irakasle ororen eguneroko lanean eta etorkizunerako erronketan hemen aurkeztuko diren ideiak eta esperientziak erabilgarriak izatea.

Lan honi jarraibidea ikasturte honetan zehar ere emango diogu, zuon berriztapen-gogoetan eta zuon eskaeretan oinarrituta.

Lourdes  Diez y Francisco Ezquerro

Anuncios

Publicado el 16 septiembre, 2013 en Hausnarketak. Añade a favoritos el enlace permanente. Deja un comentario.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: