GeoGebra eta SketchUp geometrian

Claudi Alsina

Irudiaren kreditua

Behin batean, Claudi Alsina matematikariak, artikulu batean1, idatzi zuen Mathematics Express trenean norbait hil zutela: Geometria, hain zuzen. Tren horretan, Hercules Poirot inspektorea eta matematikarekin zerikusia zuten hainbat pertsona zeuden: matematikari famatuak, Matematika-ikasliburuen argitaletxeetako arduradunak, Hezkuntza Saileko buruetako bat, ikasleak eta, nola ez, Matematika-irakasleak; horiek guztiak “Geometriaren ustezko etsaiak” ziren, Hercules Poirotek zioenez. Oso azkar argitu zuen misterio hori  inspektore famatuak; bi soluzio eman zituen:

  • Bata: Geometriak bere buruaz beste egin zuen, inork kasurik egiten ez ziolako, eta

  • Bestea: trenean zeuden guztiek hil zuten Geometria; nork bere arrazoiak izango zituen horretarako.

Bigarren soluzio hori sinesgarria izan arren, lehenengoak izan zuen arrakasta jendartean, eta hura zabaldu zen. Claudi Alsina ez zegoen ados azalpen horrekin, ordea: berak uste zuen guztiak zirela errudun. Egindako kaltea emendatzeko, hau agindu zien irakasle guztiei:

  • Geometria ulertezina eginez gero, irakasteko jakintzagaia ikasturtean hilabete batez, arbela erabili barik.

  • Geometria irakasteko, ikasliburuak baino erabiltzen ez bazituzten, uzteko haiek alde batera, eta egiteko bisitak, txangoak eta jokoak.

  • Geometria ez bazekiten, ikasteko ondo jakintzagai hori, eta, ondoren, irakasteko ipuin eta eskuz egindako materialen bidez.

Pentsa dezakezuenez, ez zuten inor hil: Geometriak bizirik zirauen (edonon: naturan, etxeetan, kaleetan, gorputzetan… begiratu baino ez zegoen); hori bai, desagertua zen, birziklatzeko-edo.

Gaur egun ere, Geometriak bizirik dirau: inguratuta gauzka. Alabaina, Matematika-irakasleok, salbuespenak salbuespen, tren hartako irakasleek bezala, Geometria hiltzen dugu, era batean edo bestean.

Halakorik gerta ez dadin, kasu egin beharko diegu Claudi Alsinaren aginduei. Bestelakorik ere esaten zuen Claudi Alsinak: hartu eta eman G bitamina (geometria). Nik neuk ere halaxe uste dut.

G bitamina hori sortzeko asmoz, tailer hau proposatzen dizuet: GeoGebra eta SketchUp geometrian.

Tailer honetan parte hartzeko ekarri behar da (ahal baduzue) ordenagailu bat GeoGebra eta SketchUp programekin instalatuta eta ez ahaztu sagua.

On deizuela!

Marisa Berdasco Bengoa

1 ALSINA, Claudi: «La geometría y el asesinato en el “Mathematics Express”», in Sigma, 31 (2007), 117-123.

Anuncios

Publicado el 28 septiembre, 2013 en BH, Tailerra. Añade a favoritos el enlace permanente. Deja un comentario.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: