Tikiak matematika egiten

mate5

Haur Hezkuntzako umeek matematika konpetentzia egunero eta era naturalean lantzen dutela badakigu: gurasoekin erosketak egiten, herriko parkean jolasten, besteekin gauzak konpartitzen… .

Eskolan hau garatzen jarraitzeko hainbat ekintza egiten dugu non umeak taldeka, binaka… biltzen dira, informazioa bilatzen dute, dakitena edo jakin gura dutena eta pentsatzen dutena  partekatzen dute, egoera zail baten aurrean irtenbidea elkarrekin bilatzen dute.

Aurkezkuko dugun lana proiektu biren zati bi izango dira:

–          «Eskulanen liburua» : proeiktu hau gauzatzeko emandako urratsak erakutsiko ditugu eta ikusiko da zenbakien ordenaren inguruan egin den lana.

–          «Sirena bat» :  neurketak beharrezkoak dira Sirena bat egiteko. Gure geletako umeek eman zituzten pausuak azalduko ditugu.

Arantza Bernaola eta Arantza Urkiaga

Areatza LHI

Publicado el 9 octubre, 2013 en Esperientziak, HH, Tailerra. Añade a favoritos el enlace permanente. Deja un comentario.

Deja un comentario