Archivos diarios: 11 octubre, 2013

PATIOAN “I.D.E.A.L.” EGIN ETA JOLASTU ELKARREKIN

comba4

Izenburu honekin aurkeztu nahi duguna hauexe da: Aperribai Eskolan ikasturtean zehar patioan burutzen diren jarduera desberdin batzuk.

  • Inguru fisikoak, berez, indar handia ematen dio umearen garapenari, izan ere hitzik gabeko lengoaiak bere baitan honako hau baitu: hitz asko, sentsazioak eta pentsamenduak, nahiera asko, bai eta ezagutu, komunikatu eta adierazteko bide asko ere.
  • Nolanahi ere, ezinbestekoa da eskola-espazioa mugikortasuna bideratzeko irizpideekin,  eta irizpide malguekin egina izatea. Horrez gain, proposatutako jarduerak garatzeko behar direnbaliabideak eduki behar ditu espazio horrek.
  • Kanpoko espazioak: Normalean bertan bat-bateko jolasak sortzen dira, eta honelako jolasek manipulatu, esploratu, mugitu eta harremanak garatzeko aukera ematen dute.
  • Materialak eta jolasak umearen eta bere igurukoen (helduak nahiz umeak) arteko bitartekari eragileak dira. Izan ere, arazoak, gatazkak eta galderak eragiten dituzte; eta hauek, esperimentazioaren bidez, estimulatu egiten dute, perspektiba guztietatik estimulatu ere.
  • Eguneroko bizimoduaren ohituren eta errutinen garrantzia zeregina planifikatzeko erreferentzia-puntu oinarrizkoa da. Errutinek giro seguru, egonkor eta alaiak sortzen dituzte eta umeei ohiturak eta jarduteko erak sortzen laguntzen diete.

Proposamen osagarri honetan Haur Hezkuntzako ikasleei matematiketan ere aritzeko aukera zabaltzen zaie.

Aperribai Eskolako HHko irakasleok