Archivo del Autor: pacoezquerro

BHko tailerrak

Gaur goizean Urreta ikastetxean bildu gara eskualdeko BHko irakasle batzuk esperientzia desberdinak ezagutzeko.

Santiago Fernandez aholkulariak honako aurkezpena eman digu: “Problemas interesantes en la  historia de las matemáticas”.

Hemen uzten dizuegu bere hitzaldiaren bideoa eta erabili zuen aurkezpena.

 

Problemas históricos  (Santiago Fernandez)

Problemas interesantes en la  historia de las matemáticas

Carl Sagan- método de Eratóstenes

Cosmos: Eratóstenes descubre el perímetro terrestre

Beranduago Marisa Berdasco irakasleak Geometria-tailerrean GeoGebra eta SketchUp programak azaldu dizkigu.

Geometria-tailerra (Marisa Berdasco)
GeoGebra eta SketchUp geometrian

Tailer hauetan erabilitako materiala utzi ondoren, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztioi, baita lagundu digutenei ere.

Anuncios

GeoGebra eta SketchUp geometrian

Claudi Alsina

Irudiaren kreditua

Behin batean, Claudi Alsina matematikariak, artikulu batean1, idatzi zuen Mathematics Express trenean norbait hil zutela: Geometria, hain zuzen. Tren horretan, Hercules Poirot inspektorea eta matematikarekin zerikusia zuten hainbat pertsona zeuden: matematikari famatuak, Matematika-ikasliburuen argitaletxeetako arduradunak, Hezkuntza Saileko buruetako bat, ikasleak eta, nola ez, Matematika-irakasleak; horiek guztiak “Geometriaren ustezko etsaiak” ziren, Hercules Poirotek zioenez. Oso azkar argitu zuen misterio hori  inspektore famatuak; bi soluzio eman zituen:

  • Bata: Geometriak bere buruaz beste egin zuen, inork kasurik egiten ez ziolako, eta

  • Bestea: trenean zeuden guztiek hil zuten Geometria; nork bere arrazoiak izango zituen horretarako.

Bigarren soluzio hori sinesgarria izan arren, lehenengoak izan zuen arrakasta jendartean, eta hura zabaldu zen. Claudi Alsina ez zegoen ados azalpen horrekin, ordea: berak uste zuen guztiak zirela errudun. Egindako kaltea emendatzeko, hau agindu zien irakasle guztiei:

  • Geometria ulertezina eginez gero, irakasteko jakintzagaia ikasturtean hilabete batez, arbela erabili barik.

  • Geometria irakasteko, ikasliburuak baino erabiltzen ez bazituzten, uzteko haiek alde batera, eta egiteko bisitak, txangoak eta jokoak.

  • Geometria ez bazekiten, ikasteko ondo jakintzagai hori, eta, ondoren, irakasteko ipuin eta eskuz egindako materialen bidez.

Pentsa dezakezuenez, ez zuten inor hil: Geometriak bizirik zirauen (edonon: naturan, etxeetan, kaleetan, gorputzetan… begiratu baino ez zegoen); hori bai, desagertua zen, birziklatzeko-edo.

Gaur egun ere, Geometriak bizirik dirau: inguratuta gauzka. Alabaina, Matematika-irakasleok, salbuespenak salbuespen, tren hartako irakasleek bezala, Geometria hiltzen dugu, era batean edo bestean.

Halakorik gerta ez dadin, kasu egin beharko diegu Claudi Alsinaren aginduei. Bestelakorik ere esaten zuen Claudi Alsinak: hartu eta eman G bitamina (geometria). Nik neuk ere halaxe uste dut.

G bitamina hori sortzeko asmoz, tailer hau proposatzen dizuet: GeoGebra eta SketchUp geometrian.

Tailer honetan parte hartzeko ekarri behar da (ahal baduzue) ordenagailu bat GeoGebra eta SketchUp programekin instalatuta eta ez ahaztu sagua.

On deizuela!

Marisa Berdasco Bengoa

1 ALSINA, Claudi: «La geometría y el asesinato en el “Mathematics Express”», in Sigma, 31 (2007), 117-123.

Problemas interesantes en la historia de las matemáticas

arquimedes

Principio de la palanca (Arquímedes)

La Historia de la Matemática nos  permite conocer las cuestiones que dieron lugar a los diversos conceptos, ideas y procedimientos de donde surgieron, las grandes teorías matemáticas. El gran matemático D. Miguel de Guzmán  solía decir que  “la historia nos proporciona una magnífica guía para enmarcarlos diferentes temas, los problemas de los que han surgido los conceptos importantes de la materia, nos da luces para entender la razón que ha conducido al hombre para ocuparse de ellos con interés “.

Uno de los motores en ese avance continuo de las matemáticas  ha sido  el planteamiento y la resolución de diversos problemas, unos de carácter práctico, otros teóricos y algunos planteados  por el simple placer de  jugar.

En la ponencia se hará un repaso por algunos de los problemas que a la postre fueron fundamentales en el devenir de la matemática: las fracciones egipcias, los grandes problemas clásicos, los números primos, los antiguos problemas de la probabilidad, las geometrías no euclideanas, etc.

Santiago Fernández