Archivo de la categoría: Esperientziak

BHko tailerrak

Gaur goizean Urreta ikastetxean bildu gara eskualdeko BHko irakasle batzuk esperientzia desberdinak ezagutzeko.

Santiago Fernandez aholkulariak honako aurkezpena eman digu: “Problemas interesantes en la  historia de las matemáticas”.

Hemen uzten dizuegu bere hitzaldiaren bideoa eta erabili zuen aurkezpena.

 

Problemas históricos  (Santiago Fernandez)

Problemas interesantes en la  historia de las matemáticas

Carl Sagan- método de Eratóstenes

Cosmos: Eratóstenes descubre el perímetro terrestre

Beranduago Marisa Berdasco irakasleak Geometria-tailerrean GeoGebra eta SketchUp programak azaldu dizkigu.

Geometria-tailerra (Marisa Berdasco)
GeoGebra eta SketchUp geometrian

Tailer hauetan erabilitako materiala utzi ondoren, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztioi, baita lagundu digutenei ere.

Anuncios

HHko tailerrak

Gaur goizean Urreta ikastetxean bildu gara eskualdeko HHko maisu eta maistra batzuk esperientzia desberdinak ezagutzeko.  Oso bilera emankorra izan da zeren eta guztion partaidetzak ekintzen oinarri didaktikoa ulertzeko lagundu digu.

Angel Alsina irakasleak, berak egindako ikastetxe desberdin batzuetan hainbat lanen aurkezpena egin digu. Bestetik, Aperribai eta Areatza eskoletan aurrera eramaten dituzten proiektu batzuk erakutsi digute ere.

Eskertzekoa da aurkezpen hauek egiteko HHko irakasleek egin duten lana eta bereziki zoriondu behar dugu aurkezleei: Arantza Bernaola,  Edurne Ealo, Arantza Urkiaga eta Bego Unamunzaga.

Eskerrak eman ere Urreta ikastetxekoei saio hau burutzeko eman diguten  laguntzagatik.

Erabili diren aurkezpenak hemen dituzue:

Alsina-HH

2013-10-17 Contextos de vida cotidiana para trabajar las matemáticas de 3 a 8 años

Patioan...

Patioan…

ESKULANEN LIBURUA

ESKULANEN LIBURUA

SIRENA EGITEN

SIRENA EGITEN

Pertsonak eta matematika

children measuring

Irudiaren kreditua

Umeek mundua ezagutzeko eta ulertzeko gogoa, beharra eta nahia dute. Horretarako erronka ezberdinen  aurrean jarriko ditugu, eta jarriko dira.

Mundua ezagutze honek eramango du ikasleak aztertzeko, ikertzeko, konprobatzeko esperientzietara, elkarrekin lan egiten duen komunitate bat eraikiz. Xedea mundu erreala ikertu eta miatzeko ibilbideak planifikatzea da.

Ibilbide honetan arlo guztien artean ematen diren sinergiek lagunduko dute, eta bereziki  matematikak eskaintzen dizkigun tresnak.

Ibilbidean ere garrantzitsuak izango dira ikasleen iritziak eta euren trataera inklusiboa.

Hau da Arrankudiagako eskolan dugu erronka. Lehen Hezkuntzako 3. Zikloan kokatutako adibide batekin azalduko dugu nola gauzatzen dugun.

Nekane Otsoa

Arrankudiaga LHI

PATIOAN “I.D.E.A.L.” EGIN ETA JOLASTU ELKARREKIN

comba4

Izenburu honekin aurkeztu nahi duguna hauexe da: Aperribai Eskolan ikasturtean zehar patioan burutzen diren jarduera desberdin batzuk.

  • Inguru fisikoak, berez, indar handia ematen dio umearen garapenari, izan ere hitzik gabeko lengoaiak bere baitan honako hau baitu: hitz asko, sentsazioak eta pentsamenduak, nahiera asko, bai eta ezagutu, komunikatu eta adierazteko bide asko ere.
  • Nolanahi ere, ezinbestekoa da eskola-espazioa mugikortasuna bideratzeko irizpideekin,  eta irizpide malguekin egina izatea. Horrez gain, proposatutako jarduerak garatzeko behar direnbaliabideak eduki behar ditu espazio horrek.
  • Kanpoko espazioak: Normalean bertan bat-bateko jolasak sortzen dira, eta honelako jolasek manipulatu, esploratu, mugitu eta harremanak garatzeko aukera ematen dute.
  • Materialak eta jolasak umearen eta bere igurukoen (helduak nahiz umeak) arteko bitartekari eragileak dira. Izan ere, arazoak, gatazkak eta galderak eragiten dituzte; eta hauek, esperimentazioaren bidez, estimulatu egiten dute, perspektiba guztietatik estimulatu ere.
  • Eguneroko bizimoduaren ohituren eta errutinen garrantzia zeregina planifikatzeko erreferentzia-puntu oinarrizkoa da. Errutinek giro seguru, egonkor eta alaiak sortzen dituzte eta umeei ohiturak eta jarduteko erak sortzen laguntzen diete.

Proposamen osagarri honetan Haur Hezkuntzako ikasleei matematiketan ere aritzeko aukera zabaltzen zaie.

Aperribai Eskolako HHko irakasleok

Tikiak matematika egiten

mate5

Haur Hezkuntzako umeek matematika konpetentzia egunero eta era naturalean lantzen dutela badakigu: gurasoekin erosketak egiten, herriko parkean jolasten, besteekin gauzak konpartitzen… .

Eskolan hau garatzen jarraitzeko hainbat ekintza egiten dugu non umeak taldeka, binaka… biltzen dira, informazioa bilatzen dute, dakitena edo jakin gura dutena eta pentsatzen dutena  partekatzen dute, egoera zail baten aurrean irtenbidea elkarrekin bilatzen dute.

Aurkezkuko dugun lana proiektu biren zati bi izango dira:

–          “Eskulanen liburua” : proeiktu hau gauzatzeko emandako urratsak erakutsiko ditugu eta ikusiko da zenbakien ordenaren inguruan egin den lana.

–          “Sirena bat” :  neurketak beharrezkoak dira Sirena bat egiteko. Gure geletako umeek eman zituzten pausuak azalduko ditugu.

Arantza Bernaola eta Arantza Urkiaga

Areatza LHI