Archivo de la categoría: HH

Jardunaldien ebaluazioa

Hemen daukazue Jardunaldien ebaluazio datuak.

Mila esker erantzun duten guztiei!

Ebaluazio emaitzak !

Irudiaren kreditua

HHko tailerrak

Gaur goizean Urreta ikastetxean bildu gara eskualdeko HHko maisu eta maistra batzuk esperientzia desberdinak ezagutzeko.  Oso bilera emankorra izan da zeren eta guztion partaidetzak ekintzen oinarri didaktikoa ulertzeko lagundu digu.

Angel Alsina irakasleak, berak egindako ikastetxe desberdin batzuetan hainbat lanen aurkezpena egin digu. Bestetik, Aperribai eta Areatza eskoletan aurrera eramaten dituzten proiektu batzuk erakutsi digute ere.

Eskertzekoa da aurkezpen hauek egiteko HHko irakasleek egin duten lana eta bereziki zoriondu behar dugu aurkezleei: Arantza Bernaola,  Edurne Ealo, Arantza Urkiaga eta Bego Unamunzaga.

Eskerrak eman ere Urreta ikastetxekoei saio hau burutzeko eman diguten  laguntzagatik.

Erabili diren aurkezpenak hemen dituzue:

Alsina-HH

2013-10-17 Contextos de vida cotidiana para trabajar las matemáticas de 3 a 8 años

Patioan...

Patioan…

ESKULANEN LIBURUA

ESKULANEN LIBURUA

SIRENA EGITEN

SIRENA EGITEN

Angel Alsinaren hitzaldia

Atzo, Galdakaoko Musika eskolan,  Angel Alsinak eman zuen hitzaldiaren sintesia denon eskura izateko  hemen duzue testua eta erabili zuen aurkezpena.

Beste aldetik, saio bideoz grabatu zen. Ezin bazenuten etorri edo berriro ikusi nahi baduzue, hemen duzue hitzaldiaren bideoa:

AURKEZPENA: 2013-10-16 Recursos y estrategias metodológicas para desarrollar la competencia matemática desde las primeras edades.

Alsina-orokorraTESTUA: Texto conferencia Angel Alsina 16-10-13 B06 Jardunaldiak

PATIOAN “I.D.E.A.L.” EGIN ETA JOLASTU ELKARREKIN

comba4

Izenburu honekin aurkeztu nahi duguna hauexe da: Aperribai Eskolan ikasturtean zehar patioan burutzen diren jarduera desberdin batzuk.

  • Inguru fisikoak, berez, indar handia ematen dio umearen garapenari, izan ere hitzik gabeko lengoaiak bere baitan honako hau baitu: hitz asko, sentsazioak eta pentsamenduak, nahiera asko, bai eta ezagutu, komunikatu eta adierazteko bide asko ere.
  • Nolanahi ere, ezinbestekoa da eskola-espazioa mugikortasuna bideratzeko irizpideekin,  eta irizpide malguekin egina izatea. Horrez gain, proposatutako jarduerak garatzeko behar direnbaliabideak eduki behar ditu espazio horrek.
  • Kanpoko espazioak: Normalean bertan bat-bateko jolasak sortzen dira, eta honelako jolasek manipulatu, esploratu, mugitu eta harremanak garatzeko aukera ematen dute.
  • Materialak eta jolasak umearen eta bere igurukoen (helduak nahiz umeak) arteko bitartekari eragileak dira. Izan ere, arazoak, gatazkak eta galderak eragiten dituzte; eta hauek, esperimentazioaren bidez, estimulatu egiten dute, perspektiba guztietatik estimulatu ere.
  • Eguneroko bizimoduaren ohituren eta errutinen garrantzia zeregina planifikatzeko erreferentzia-puntu oinarrizkoa da. Errutinek giro seguru, egonkor eta alaiak sortzen dituzte eta umeei ohiturak eta jarduteko erak sortzen laguntzen diete.

Proposamen osagarri honetan Haur Hezkuntzako ikasleei matematiketan ere aritzeko aukera zabaltzen zaie.

Aperribai Eskolako HHko irakasleok

Tikiak matematika egiten

mate5

Haur Hezkuntzako umeek matematika konpetentzia egunero eta era naturalean lantzen dutela badakigu: gurasoekin erosketak egiten, herriko parkean jolasten, besteekin gauzak konpartitzen… .

Eskolan hau garatzen jarraitzeko hainbat ekintza egiten dugu non umeak taldeka, binaka… biltzen dira, informazioa bilatzen dute, dakitena edo jakin gura dutena eta pentsatzen dutena  partekatzen dute, egoera zail baten aurrean irtenbidea elkarrekin bilatzen dute.

Aurkezkuko dugun lana proiektu biren zati bi izango dira:

–          “Eskulanen liburua” : proeiktu hau gauzatzeko emandako urratsak erakutsiko ditugu eta ikusiko da zenbakien ordenaren inguruan egin den lana.

–          “Sirena bat” :  neurketak beharrezkoak dira Sirena bat egiteko. Gure geletako umeek eman zituzten pausuak azalduko ditugu.

Arantza Bernaola eta Arantza Urkiaga

Areatza LHI